CD Basconiaren lagapenak

0

Athletic Clubek akordioak sinatu ditu Segunda eta Tercera RFEF mailetako hainbat talderekin Basconiako hainbat futbolari bertako kluben esku uzteko, aurrera egiten jarrai dezaten denboraldi amaierara arte.

Aimar Peña aurrelaria eta Asier Perez atzelaria Segunda RFEF-eko SD Gernika eta UD Multilvera taldeetara aterako dira, hurrenez hurren. Bestalde, Ieltxu Garciak Tercera RFEF-eko Portugaleten jokatuko du.