Bisitarien errekorra AC Museoan

0

AC Museoak markak hausten jarraitzen du. 127.345 pertsona hurbildu dira museo zuri-gorrira 2023an Athleticen historia ezagutzera eta San Mameseko Tourra egitera, hau da, aurreko urtean baino %29 bisita gehiago izan dira.

Bisitarien %20 Bizkaikoak izan dira, %51 Estatukoak eta %29 munduko beste tokietakoak.

%100eko esperientzia zuri-gorria

Berrikuntzaren eta entretenimenduaren etorkizunaren aldeko apustu etengabean, AC Museoak AC Virtual Adventure estreinatu berri du, %100eko esperientzia murgiltzaile eta interaktiboa, bisitariei unibertso birtual zuri-gorrian barneratzeko aukera ematen diena, errealitate birtualeko betaurrekoen eta mugimendu-sentsoreen bidez. Zalantzarik gabe, San Mameseko Tourrari eta AC Museoaren bildumaren bisitari amaiera bikaina da.

Bestalde, estadioko tourrak aldageletako tuneletik zelaira salto egitearen emozioa sentitzeko, etxeko aldagelan sartzeko, Pichichiren busto mitikoarekin topo egiteko eta San Mameseko prentsa-aretoa bisitatzeko aukera ematen die bisitariei.

Gainera, bisitariek Klubaren 125 urteko historian zehar gordetako 500 objektu original baino gehiago erakusten dituen AC Museoaren barrualdea bisitatu ahal izango dute, ikus-entzunezko ekoizpenez, joko interaktiboez eta azken belaunaldiko murgiltze bideowallaz gozatu ahal izango dute.

Hori guztia gida profesionalekin batera egiteko aukerarekin (asteburuetan eta oporraldietan), bisitariei ibilbide osoan zehar laguntzen dietenak. Baita ere modu librean egin daiteke bisita. Lau hizkuntzatan sortutako azalpen audiogidari esker, erabiltzaileek beren gailu mugikorraren bidez gozatu ahal izango dute. 34 puntuko ibilbide markatuan, audiogidetako erabiltzaileak museoko eta estadioko gai interesgarrienetara hurbilduko dira.

Murgildu zaitez Athletic Cluben unibertsoan!