Club Athletic: lortu Mallorca eta Gironaren aurkako partidarako sarrerak

0

Hilero bezala, sari bereziak banatzen dituen lehiaketan parte hartzea proposatzen die bere kideei Club Athleticek. Bertan, zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bati erantzun beharko diote.

Urtarrileko galdera asmatzen dutenen artean San Mamesen jokatuko diren Mallorca eta Gironaren aurkako partidetarako bi sarrera bikoitz zozkatuko dira.

Hauxe da galdera: «Bermeoko zein jokalarik egin dute debuta denboraldi honetan Athletic Cluben?». Erantzuna baldin badakizu, bete galdegai hau Gorritazuria txarteleko zenbakia adieraziz. Abenduko lehiaketako irabazlea, eta hortaz, Realaren aurkako neurketetarako sarrerak lortu dituen Club Athletic kidea 28697 zenbakia izan da. Zorionak!

Eta oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara eta halako sariak eskuratu nahi badituzu, batu zaitez taldera orain!