Javier Esturo Badiola jokalari ohia hil da

0

Javier Esturo Badiola Athleticeko jokalari ohia abenduaren 31n hil zen 83 urte zituela. Lutxana-Erandioko atzelariak partida ofizial bakarrean jantzi zuen elastiko zuri-gorria, 1958ko urriaren 5ean, San Mamesen Real Zaragozaren aurka 3-2 lortutako LaLigako garaipenean. Hasierako hamaikakoan izan zen erandioztarra.

Ondoren, Esturok Lehen Mailako Real Valladoliden jarraitu zuen bere futbol ibilbidea.

Athletic Clubek bere doluminak helarazi nahi dizkie jokalari ohiaren familiari eta gertukoei.