Eusko Jaurlaritzak bere harridura erakutsi nahi du Osasun Ministerioak osasun-zentroetan maskarak erabiltzeari buruz egindako jarduketen eta adierazpenen aurrean

0

Osasun ministro Mónica Garcíak adierazitakoaren aurka, Euskadik ez du jaso maskarak nahitaez erabili behar direla ezartzen duen agindurik; jaso duen gauza bakarra Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren dokumentu bat izan da, gaurko eguneko data daramana, eta bertan, besteak beste, «akordio» gisa agertzen da osasun-zentro asistentzialetan maskara unibertsalki erabiltzeko betebeharra.

Egia esan, gaur ez da Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren bilerarik egin, eta ez da gai horri edo beste batzuei buruzko inolako akordiorik lortu.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak Ministerioaren jarduteko moduaren inguruan duen harridura helarazi besterik ezin du egin, eta Osasun ministroaren iragarpena agindu batean zehaztu arte itxaron, aginduari buruzko iritzia eman aurretik.