«ITSASERTZA» Larrialdi Planaren Aholku Batzordea erakundeen arteko jarduera koordinatzen ari da euskal kostaldean gerta daitekeen pellet plastikoen agerpenaren aurrean

0
  • Batzordeak, Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela, isurketaren ezaugarrien, itsasoan duen portaeraren eta AZTI itsas teknologia-zentroak orain arte egindako simulazioen emaitzen berri eman du
  • ITSASERTZA Plana 2019ko apirilaren 9an onartu zen Gobernu Kontseiluan. Oraingo honetan aktibatzen da lehen aldiz

Itsasertzaren Kutsadurari Aurre Egiteko Euskadiko Larrialdi Planaren Aholku Batzordeak (ITSASERTZA), Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru duela, eta, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako, EUDELeko, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundietako, itsas kapitaintzetako eta Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzako arduradunek osatuak, erakundeen arteko koordinazio-lanei heldu die gaur, euskal kostaldean gerta daitekeen pellet plastikoen agerpenaren aurrean.