Rodrigo Gartziak Polizia Judiziala Koordinatzeko Batzordean parte hartu du

0

Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea Polizia Judiziala Koordinatzeko Batzorde Nazionalaren bileran izan da gaur arratsaldean. Bilera Madrilen, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren egoitzan, egin da, eta segurtasun publikoarekin eta erakundeen arteko polizia-koordinazioarekin lotutako gaiak jorratu dituzte bertan.

Vicente Guilartek, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidenteak, deituta egin den bileran Felix Bolaños Presidentziako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa, Rafael Pérez Segurtasunerako estatuko idazkaria, Álvaro García Estatuko fiskal nagusia, Pere Ferrer Kataluniako Generalitateko Poliziaren zuzendari nagusia, eta Amparo López Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria ere izan dira.