Ingurumenak 289.000 euro bideratuko ditu Nafarroako ingurumen hezkuntzako eta sentsibilizazioko proiektuetarako

0

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ingurumeneko zuzendaritza nagusiaren bitartez, ingurumen hezkuntzako eta sentsibilizazioko proiektuak, ingurumen arloko boluntariotzako ekimenak eta zientzia herritarreko ekintzak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu du NAOn. Laguntzek ingurumenaren eta jasangarritasunaren inguruan ezagutza sustatzea dute helburu. Elkarte eta erakundeei zuzendutako deialdiari dagokion eskaera otsailaren 28a bitartean aurkez daiteke, hurrengo fitxaren bitartez.