Tapia: «Bizi baldintza duninak behar dituzte nekazariek, eta horretarako epe luzerako errentagarritasuna bermatu behar diegu»

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean ETBn. Aztertutako gaien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

Nekazaritza arloko protestak: Eskuin muturrak horren aurka egiten du; baina prezioen arazoa beste kontu bat da. Bizi baldintza duninak behar dituzte nekazariek, eta horretarako epe luzerako errentagarritasuna bermatu behar diegu. Europak bakarrik arautzen badu, nekazariak kaltetuko ditu, eta, gainera, neurriak alferrik izango dira. Euskadiko Elikaduraren Balio Kateko Behatokia abian jarri genuen pasa den urtean eta bakoitzari zenbat kostatzen zaion ari gara aztertzen; orain ikuskaritza eta isunen garaia dator.

Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea: Gizartea kontzientziatuta dago, baina helburuak nola betetzen diren beste kontu bat da. Jarrera horiek lortzeko itun sozial bat behar da. Proiektu berriztagarrietan ez da kanona bakarrik, partaidetzaren % 20 eskaini beharko zaie toki-erakundeei. Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege berriak aukera emango digu gure ekonomia berdeagoa eta modernoagoa izateko.

Legegintzaldiaren balantzea: Zaila izan da Covid, Ukraina, lehortea… krisiengatik, baina gainditu dugu eta ekonomia hobea dugu. Gure ekonomiaren egoera gaur egun duela lau urte baino askoz indartsuagoa da.