Eusko Jaurlaritzak finantza-zerbitzuak bermatuko ditu landa-eremuetako 64 udalerritan kutxazainak instalatzeko laguntzen bidez

0

Eusko Jaurlaritzak finantza-zerbitzuak bermatuko dizkie landa-eremuetako 64 euskal udalerriri, kutxazain automatikoak instalatzeko laguntza-lerro bat ezarrita. Horretarako, datorren martxoan lizitazio bat irekiko da udalerri bakoitzean zerbitzu horren dirulaguntza adjudikatzeko: 8 Araban, 22 Gipuzkoan eta 34 Bizkaian.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak ekimen hau aurreratu zien finantza-erakundeei iaz, landa-garapena landa-eremuen hazkunde- eta biziberritze-prozesutzat hartuta, biztanleriaren bizi-baldintzak hobetzeko, hainbat ardatz nagusiren bidez: ardatz ekonomikoa, soziokulturala, ingurumenekoa, etab.

“Helburua da benetako finantza-inklusio baten alde lan egitea, hazkundea ahalbidetuko duena landa-eremuen garapen ekonomikoan. Izan ere, banku-zerbitzuak ematen dituzten erakundeen presentziak aurrezkia, familien inbertsioa eta enpresa-proiektuen garapena sustatzen du, eta horrek, aldi berean, eremu osoaren aurrerapen ekonomikoari laguntzen dio”, nabarmendu du Finantza eta Aurrekontuetako sailburuorde Hernando Lacallek, gaur Arabako Navaridas herrian egindako ekitaldian, Arabako Foru Aldundiak eta Kutxabankek bultzatutako kutxazain automatiko baten instalazioa dela eta. Ekitaldian izan dira, halaber, Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamenduko Arabako diputatu Anartz Gorrotxategi.

LISTADO DE CAJEROS EN ÁMBITO RURAL
BIZKAIA GIPUZKOA ARABA
ARKOTXA-ZARATAMO

ARMINTZA

ARRANKUDIAGA

ATXONDO

MUNITIBAR

UBIDEA

ARTEAGA

BARRIKA

LAUKIZ

ETXEBARRIA

GAMIZ-FIKA

MAÑARIA

MARURI-JATABE

MORGA

SUKARRIETA

GALDAMES

BEDIA

ZIERBENA

ISPASTER

ORTUELLA

LA ARBOLEDA

MALLABIA

ZARAMILLO

LANESTOSA

TURTZIOZ

ARRIETA

ARTEA

ARTZENTALES

EA

FORUA

FRUIZ

GATIKA

MEÑAKA

MUXIKA

ADUNA

AIZARNAZABAL

ALKIZA

ALTZO

BEIZAMA

BERROBI

BIDEGOIAN

DEBA-ITZIAR

ERREZIL

GABIRIA

IGELDO

IKAZTEGIETA

IRURA

ITSASONDO

LEINTZ-GATZAGA

MUTILOA

OLABERRIA

URRESTILLA

ZERAIN

ZIZURKIL

ZUMARRAGA

EZKIO-ITSASO

LUIANDO

SAMANIEGO

LEZA

YECORA

OKONDO

San Vicente de ARANA

KUARTANGO

ZIGOITIA