Osakidetzak Lehen Mailako Arretako 329 familia-mediku eta 50 pediatra sartu ditu plantilla estrukturalean

0

Osakidetzak 2018-19ko Enplegu Publikorako Eskaintzaren lanbide-kategorietako izangaien behin betiko zerrenden eta lanpostuen esleipenen ebazpenak argitaratzen jarraitzen du. Hala, aste honetan Osakidetzaren web-orrian, 2018-19ko Enplegu Publikorako Eskaintzaren aplikazioan, beste 12 kategoriaren emaitzak argitaratu dira, hain zuzen izangaien, lanpostu-esleipenen eta estatutupeko langileen izendapenen behin betiko zerrendekin:

-FAK. ESP. AHOKO ETA AURPEGI-MASAILETAKO KIRURGIAKO MEDIKUA

-FAK. ESP. KIRURGIA PEDIATRIKOKO MEDIKUA

-FAK. ESP. FAMILIA-MEDIKUA – LMT

-FAK. ESP. MEDIKUNTZA NUKLEARREKO MEDIKUA

-FAK. ESP. PEDIATRIAKO MEDIKUA – LMT

-FAK. ESP. OSPITALE-PEDIATRIAKO MEDIKUA

-FAK. ESP. ANALISI KLINIKOKO MEDIKU TEKNIKARIA

-FAK. ESP. BIOKIMIKA KLINIKOKO MEDIKU TEKNIKARIA

-FAK. ESP. IMMUNOLOGIAKO MEDIKU TEKNIKARIA

-GOI-MAILAKO INFORMATIKARIA

-OPTIKA ETA OPTOMETRIAKO DIPLOMATUA

-SUKALDARIA

Nabarmentzekoa da Lehen Mailako Arretako familia-medikuen eta mediku pediatren kategoriak argitaratu izana. Hain zuzen, Osakidetzak erantzuten dio profesionalen eskaera handia duten espezialitate batzuetan fakultatiboak izateko ekimenari, Euskadi ez baitago Europa mailan globala den arazo horretatik kanpo. Hala, Enplegu Publikorako Eskaintza horren bidez, Osakidetzak 329 familia-mediku eta 50 mediku pediatra sartuko ditu Lehen Mailako Arretan.

Gainera, eta informazio gisa, Osakidetzaren web-orrian ezagutarazi dira oposiziogileak estatutupeko langile izendatzeko ebazpenak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aurreikusitako data, otsailaren 20a.

12 kategoria horietako lanpostuaz jabetzeko epea 2024ko otsailaren 21etik martxoaren 20ra bitartekoa izango da, eta jabetza hartu eta hurrengo egunean hasiko da lanean.

Osakidetzak lanean jarraitzen du 2018-19ko Enplegu Publikorako Eskaintzaren gainerako 53 kategorietako izendapenen eta lanpostu-esleipenen zerrendak biltzen dituzten ebazpenak arian-arian argitara daitezen.

Osakidetzako 2018-19ko Enplegu Publikorako Eskaintzak guztira 3.535 lanpostu eskaini ditu, 82 lanbide-kategoriatan banatuta. Lanpostu horietarako hautaprobak 2022. eta 2023. urteetan egin dira, eta guztira 116.793 izangai izan dira.

Osakidetzaren Enplegu Publikorako Eskaintza hori enplegua finkatzearen eta plantilla handitzearen aldeko apustu argia da, eta ahalegin berezia da Osakidetzako langileei lan-egonkortasun handiagoa eskaintzeko. Izan ere, erronka nagusi horiek jasota daude Osasun Sailaren 2020-2024 Esparru Estrategikoan.