Asier Erkorekak eman dio maillot urdina Juan Ayusori, Itzulia Basque Country 2024 sailkapeneko gazte onena

0

Asier Erkoreka Segurtasun Koordinatzeko zuzendaria arduratu da maillot urdina emateaz Itzulia Basque Country 2024 sailkapeneko gazte onenari, Juan Ayuso, Irun eta Kanbo artean 160 kilometro egin dituen lehiaketaren bigarren etapa amaitu ondoren.

Eusko Jaurlaritza, tartean diren herrietako udaltzaingoekin batera, hilaren 1tik ari da koordinatzen txirrindulari-probaren segurtasuneko eta lagun egiteko dispositiboa, eta guztira Ertzaintzako 306 agentek parte hartuko dute (trafikoko unitateek, Brigada Mugikorrak, Zaintza eta Erreskate Unitateak eta Ertzain-etxeetako agenteek).

Itzuliak Euskadiko errepide-sareko trafikoan izango dituen eraginei buruzko informazio osoa hemen kontsulta daiteke.