Nafarroako Gobernuak areagotu egin du 2030 Agenda zabaltzeko estrategia, departamentu guztien bitartez

0

Nafarroako Gobernuak hartutako akordioaren bidez, 2030 Agenda eta Nafarroako Estrategia Jasangarria 2030  (ENS-2030.NEJ) jarraitzeko eta ezartzeko organoak berritu ditu. Era horretan, bultzada berri bat eman dio Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015ean ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) betetzeko Foru Komunitatean hedatutako ekimen-multzoari, gizarte bidezkoagoa, Berdintasun handiagokoa eta iraunkorragoa lortzearren.