Asier Etxeandia eta Enrico Barbaro buru dituen Mastodonte taldearen «Belleza y Perdón» ikuskizun berria estreinatuko da Barakaldo Antzokian

0

Asier Etxeandiak eta Enrico Barbarok gaur goizean aurkeztu dute larunbat honetan Barakaldo Antzokian ikusi ahal izango den «Belleza y Perdón» ikuskizuna, Mastodonteren show berria. Horiekin batera, Amaia del Campo alkateak eta Ana López Asensio antzokiko zuzendariak ongietorria eman diote estreinaldi horri.

«Denboraldi honetan, Euskadin hogeita hamar estreinaldi baino gehiago ditugu,  estreinaldi, estreinaldi absolutu eta aurkezpenen artean, eta ESTREINALDIA iritsi da, letra larriz», nabarmendu du Amaia del Campok.

Aurretik ere izan da taldea Barakaldo Antzokian, 2019an La transfiguración del Mastodonte lanarekin eta, horren aurretik, Etxeandia eta Barbaro El Intérprete taldearekin aritu ziren. «Dakigunez, Mastodonte taula gainean sortzeko gai denez, ilusio berezia egiten digu abesti berriak lehen aldiz barakaldarrekin partekatu nahi izateak eta bira hasteko gure Antzokia aukeratu izanak» adierazi du Del Campok.

«Besaulkiak beteta dauzkagu, eta hori, beti da albiste ona, denboraldiz denboraldi ikusleengandik gero eta gertuago egoteagatik egindako lanaren emaitza da, gure Antzerkiaren Lagunek ikuskizun berriak, apurtzaileak eta talentuz beteak, karteldegira gehitzeko egiten dizkiguten proposamenei erantzuna emanez», adierazi du Barakaldoko alkateak.

Bestalde, Ana López Asensiok Barakaldo Antzokiko ikusleek Asier Etxeandia eta Enrico Barbaroren bandarekiko duten interesa errepikatu du, «gure publikoak asko maite ditu, asko eta asko, euren lanaren benetako zaleak dira», eta honako hau gaineratu du: «antzerki-eszenaratzeetan gauzatzen den lana, abesti bizi eta dotoreen letrak, askok enpatizatzen dituztenak, eta etiketatzeko ezinezko musika. Gustatzen zaizkigun osagai guztiak ditu, baita beti ezustekoren bat dagoela ere «

KONPAINIAREN OHARRA

Asier Etxeandia eta Enrico Barbaroren banda errepidera abiatu da berriro, egiaren bila bidaia konfesional batean.

Asier Etxeandia eta Enrico Barbaroren Mastodontea lozorrotik esnatu da gure gorputza eta arima «Belleza y Perdón» ikuskizun berriarekin bustitzeko.

Tenplu sakratuen bidaia konfesionala eta bizitzarekiko laudorioak, iraultza eta galderak, bakarrizketak eta musika terapia gisa, mezu mistikoak eta paganoak erritmo eta harmonia sakratuekin.

Horrela interpretatuko ditu Mastodontek bere abesti berriak zuzeneko berri honetan, publikoarekiko kontaktu fisikoa erabiliz, bere mezuak inoiz baino distira handiagoa izan dezan eta bihotzak indarrez astindu ditzan.

Barakaldo, Donostia, Cuenca, Madril, Gasteiz eta Santander dira biran parte hartuko duten lehen hiriak.

Ikuskizun bat, egiaren predikatzaile gisa janzten dena; Edertasunaren eta Barkamenaren bila doan egia bat, zeremoniarako bi kontzeptu bedeinkatu eta bereziki hunkigarri Mastodonterentzat. Eta egia berri horrek, ezinbestean, dogma erlijiosoak eta haien jainkoak – gizakiak garai bakoitzean sortu zituen jainko pagano zaharragoak baztertzeko – eztabaidan jartzen ditu, eta zalantzan jartzen ditu gizarteak inposatutako eta gutako bakoitzaren barruan bizi diren gezurrezko beste jainko batzuk ere.

«Jainko bihurtuz bakarrik izango gara erabat aske eta eskuzabalak geure buruarekin eta beste guztiekin», aldarrikatzen dute.