Bilbao, Kulturen Mosaikoa

0

Bilbao, Kulturen Mosaikoa” leloarekin, Udalak 2024rako urteko Kultur Programa aurkezten du, artearen diziplina desberdinak auzoetara hurbilduko dituzten ekitaldien eta ekimenen eskaintza zabalarekin, eta, horrez gain, Bizkaiko hiriburuan dagoen kulturarteko aniztasun handia balioetsi egiten da.

Udal agenda honek aisialdiko eta kulturako mila hitzordu eta proposamen baino gehiago biltzen ditu, horren adibide dira Udalak antolatutako Zinebi, Fant, Bilboko Kalealdia, Musika – Música, BAD, Bilbaopoesia, Gutun Zuria eta abarrek, baita ondare historikoaren inguruko Bilbao Izan, Gau Zuria, Aste Nagusia, Inauteriak, Olentzero eta Mari Domingiren Kalejira, kontzertuak, argazki erakusketak, antzerkia, literatura eta ezagutza lehiaketak eta jardunaldiak, hitzaldiak, ikastaroak eta sorkuntza tailerrak ere, edota bai Arriaga Antzokiaren, zein museoen eta hiriko beste erakunde pribatu batzuen programazioa ere, besteak beste.

Urtero argitaratzen den Bilboko kulturaren koaderno honen edukia ordenatzeko, 10 jarduera-taldetan banatu da:

  • Arte Eszenikoak
  • Museoak
  • Ikusizko Arteak
  • Diseinua eta sormenezko industriak
  • Literatura, gizartea eta ezagutza
  • Ikus-entzunezkoak,
  • Musika
  • Ondarea eta identitatea
  • Aisialdi kulturala
  • Hurbileko kultura

HURBILEKO KULTURA

Kultura eskaintza zabalaren barruan, Bilboko barruti eta auzoetara hurbilduko dituzten ekimenak nabarmendu daitezke. Eskaintza horren gehiengoa bertako eragile, artista eta konpainien eskutik dator, nahiz eta estatuko eta nazioarteko artistentzako tokia dagoen ere. Horrela, hurrengo hilabeteetan zirkuko, clowneko, magiako, antzerkiko, dantzako, jazzako, gitarriko eta beste estilo batzuetako ikuskizunez gozatu ahal izango da, baita tradizioa eta folklorea erdigune bezala duten abesbatzen emanaldiak, euskarazko erakusketak, programak, ikuskizunak, bidaien buruzko hitzaldiak eta tailer artistikoak ere.

Bilboko auzoetan kultura sustatzea helburu bezala, hiriko kaleak kalitatezko ikuskizunetarako agertoki naturaletan bihurtuko dira: Eszena Kalera, Expodistrito, Dantza Plazetan, MusikAuzo edo Bilboko Zirkuitua barruti guztietan; Deustualdeko Klown Jaialdia, Deustun; Magia Topaketak, Otxarkoagan; Santutxu Kolorea, Santutxun; Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldia, Errekalden; Ibaiondo Dantzan, Ibaiondon; edo Clown Zorrotza, Zorrotzan, besteak beste.

JAIALDIAK

Jaialdiak dira programazioko apusturik nabarmenetako bat, beraz 2024an ez dira faltako Udalak antolatutakoak, hala nola: Musika-Música (martxoaren 1,2 eta 3an), BilbaoPoesía (martxoaren 15 – 24an), FANT (maiatzaren 3 – 11n), Gau Zuria (ekainaren 14 – 15ean), Bilboko Kalealdia (uztailaren 1 – 6an), BAD (urriaren 17 – 27an), ZINEBI (azaroaren 5 – 15ean), eta Aste Nagusia (abuztuaren 17-25ean), besteak beste; baita urtero Bilbo mundura zabaltzen duten nazioarteko beste jaialdi batzuk ere, Arriaga Antzokian, Euskalduna Jauregian eta Campos Antzokian.

Gainera, hiriko erakunde pribatuek bultzatutako beste hitzordu batzuez gozatu ahal izango da: ZINEGOAK (ekainaren 24tik uztailaren 1era), BBK Bilbao Music Legends Festival (ekainaren 14tik 15era), Bilbao BBK Live (uztailaren 11tik 13ra), JA! Bilbo (irailaren 10etik urriaren 20ra), BIME (urrian) edo Festival Bilboloop (azaroan), besteak beste.

LITERATURA ETA ZABALKUNDEA

Jendearen artean literatura eta ezagutza sustatzeko helburuarekin, Bilboko Udalak urtero literatura eta zientzia jarduerak antolatzen ditu, eta horiek zabaltzeko foroak eta hitzaldiak bultzatzen ditu.

2024 honetan, “Bilbo, Kulturen Mosaikoa” izenekoan, hainbat jardunaldi antolatu dira Bidebarrieta Kulturgunean, Udal Liburutegien Sarean, Azkuna Zentroko – Alhóndiga Bilbaoko Mediatekan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegian. Liburu-azokak egingo dira baita ere, Liburuaren Nazioarteko Eguna, Liburu Berrien Azoka edo Liburu Zaharren eta Okasioen Azoka eta letren, poesiaren, zientziaren, arkitekturaren eta literatura-lehiaketen jaialdiak ere.

EUSKAL KULTURA

Agendako “Ondarea eta Identitatea” atalean, Bilbo nazioarteko kulturan erreferente bihurtu duten proposamenak jasota daude. Dantza eta antzerki modernoko emanaldietatik, bertsolaritza edo bilbainadak bezalako euskal kulturaren adierazpen tradizionalagoetaraino, besteak beste, aipatzekoak dira Udaleko Bandarekin eta Txistularien Taldearen musika eskaintza, Dantza Plazetan programa, Dantza Eskoletara, Udaberriko Bertso Saioak, urtero egiten den Bilbainada Lehiaketa, Loraldia JaialdiaBilbao Basque Fest eta ondarea zabaltzeko egiten den Bilbao Izan udal ekimena.

Udal Elkarteen eskutik datozen proposamenak bertan izango dira ere, Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbao, BilbaoArte, Arriaga Antzokia, Bilbao Ekintza – Bilbao Basque Fest nabarmentzen dena (martxoak 27 – 31) edo BOS, Koru Elkartea, Euskararen Etxea, Loraldia Jaialdia eta Filarmonika, besteak beste.

Halaber, edizio honetan, Agendak kultura-aniztasunean jartzen du arreta, hainbat proposamenekin: kulturarteko ibilbideak, Romaní Jaialdia eta Kultur Aniztasunaren Eguna.

Urteko agenda honetan, gainera, Bilbon erreferentziazko kultur guneei buruzko informazioa aurkitu daiteke, Kafe Antzokia, ZirkoZaurre, La Fundición, 6. Pabiloia, Harrobia, BBK aretoa, Euskalduna Jauregia, D8 Sorkuntza Faktoria, ZAWP edo FICC Terminala. Azken horiek egun osoaz egiten dute lan artea eta kultura proposamen onenak herritarrei eskaintzeko helburuarekin. Horrela, Bilbo kultura oinarritzat duen hiria bihurtzeko.

Agenda honetan jasotzen den informazio guztiaren laburpen bezala, dokumentuan honako hauei buruzko informazio orokorra aurkitu daiteke:

  • 22 espazio, erakunde eta jaialdi arte eszenikoetarako
  • 11 museo
  • 6 gune eta jaialdi diseinu eta sormenerako
  • 18 erakunde, jaialdi eta azoka literatura eta ezagutzarako
  • 19 jaialdi eta erakunde ikus-entzunezkoetarako
  • 19 erakunde eta espazio musikarako
  • 19 erakunde, gune eta jaialdi euskal ondare, folklore eta kulturarentzako
  • 6 ekitaldi aisialdirako
  • 26 programa Bilboko auzo eta barrutietarako

KULTUR PROGRAMAZIOKO 50 ORRIALDE GUZTIRA  – INFORMAZIO GEHIAGO SARE SOZIALETAN, WEBGUNEAN ETA NEWSLETTERRETAN

Bilboko Udalak datozen programazioen informazioa jasotzeko aukera ematen du posta elektronikoaren bidez, baita hilero Bilbao Kultura agendan ikusteko ere. Agenda horretan, Bilboko kultura eta aisialdi jarduerei buruzko informazio eguneratuago, zehatzago eta zabalagoa aurkitu daiteke. Halaber, @bilbaokultura eta @bilbao_udala udal kontuetan programazio eguneratua jarraitu daiteke ere.

Informazioa herritarren eskura modu ordenatu eta errazean egon dadin, Udalak 50 orrialde baino gehiago dituen agenda hau kaleratu du. Aurten, gainera, Irakurketa Errazaren gidalerroaren arabera egin da, haren hizkuntza, edukia eta diseinua errazten dutelako, eta horrela, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei informazio guztia hurbildu ahal izango zaie.