Bilboko ostalaritzako lokalak ordu bi beranduago itxi ahal izango dute Kopako finala dela eta

0

Bilboko Udalak ostalaritzako lokalak ordu bi beranduago itxi ahal izatea erabaki du Athleticek jokatuko duen Kopako Finala dela eta.

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak uriko ekitaldi eta jai handiengatik egindako eskariari emandako erantzuna da neurri hori. Kasu honetan, hurrengo larunbatean apirilaren 6an luzatuko da ordutegia.

Ordutegia ostalaritzako lokal guztientzat luzatuko da, salbu eta “egunekoentzat”, “osagarrientzat” eta terrazentzat (ohiko ordutegia izango dute). Establezimenduen kanpoaldean edariak hartzeko ordutegia ere ez da luzatuko.

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak ordutegia luzatzeko eskatu ohi dio Udalari egun seinalatuetan. Hain zuzen ere, aurten egun hauetan ere luzatu da edo luzatuko da ordutegia:

  • Aratusteak: otsailak 9 eta 10.
  • Wind Europe ekitaldia: martxoak 21.
  • Aste Santua: martxoak 29 eta 30.
  • Kopako finala: apirilak 6.
  • Women’s Champions League: maiatzak 25.
  • Bilbao Blues Festival: uztailak 27.
  • Aste Nagusia: abuztuaren 17tik 24ra.
  • BIME jaialdia: urriak 29 eta 30.
  • Halloween eguna: urriak 31.
  • Gabonen aurreko aldia: azaroak 30 eta abenduak 5, 6, 7, 12, 13 eta 14.
  • Gabonak: abenduak 19, 20, 21, 26, 27, 28 eta 31, eta urtarrilak 2, 3, 4 eta 5.