Nerea Melgosak familia- eta hezkuntza-sustapena, etxebizitza, enplegua eta espazio soziosanitarioen sorrera aztertu ditu Gao Lacho Drom´ekin

0

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Gasteizko Gao Lacho Drom ijito-elkartearen zuzendaritzarekin elkartu da gaur goizean, eta bileran familiekin, hezkuntzarekin, enpleguarekin, etxebizitzarekin eta espazio soziosanitarioekin lotutako hainbat gai jorratu dituzte.

Eusko Jaurlaritzak hainbat esku-hartze babesten ditu bizikidetza hobetzeko, eskola-porrota prebenitzeko eta gune komunitarioen erabileran ohitura onak sortzeko. Horretarako, hainbat tailer daude familiaren eremuko, gizarte eta hezkuntzaren eremuko eta eremu soziosanitarioko lan-arloetan.

Lakuak sustatutako familia- eta komunitate-politikako programak ijito-komunitateko familia askorekin garatzen du bere jarduera gizarte-ekintzaren, ijitoen parte-hartzearen, diskriminaziorik ezaren eta tratu-berdintasunaren sustapenaren, gizarte-sentsibilizazioaren eta zeharkako genero-ikuspegiaren arloetan.

Gao Lacho Drom ijitoen elkarteak beti parte hatzen du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak antolatzen dituen jardueretan.