Daouda Doumbia, urdin-zuria 2028. urtera arte

0
Deportivo Alaves eta Daouda Doumbia akordio batera iritsi dira maliko erdilariak entitate urdin-zurian jarraitzeko 2028. urtera arte. Kontratu hau sinatzea, bigarren taldearentzat eztabaidaezina den eta aurre-denboraldia lehen taldearekin burutu duen jokalari baten aldeko apustu sendoa da.

Daouda Doumbia (Bamako, Mali, 2002/01/01) 2022ko uztailean iritsi zen Gasteizera. Filial urdin-zuriarekin egindako lehen denboraldian, maliko gazteak 27 neurketa jokatu zituen guztira, horietatik hiru RFEF-ko Lehen Mailara igotzeko playoff-etakoak. Futbolari gisa izan duen hazkundeak markatu du azken denboraldi hau. Doumbia erdilari eta erdiko defentsa gisa aritu da, 30 lehietan bi gol eta asistentzia bat emanez.

Bere lan onak, aurre-denboraldia lehen taldearekin egitea ekarri dio, maila handiko minutuak jokatuz lagunarteko eta entrenamenduetan.

Deportivo Alavesek eboluzio betean dagoen jokalari baten kontratua berritu du, beste behin ere, etorkizunari begira Ibaian trebatutako futbolarien aldeko apustua eginez.