Euskadin enpresa gutxik adieraz dezakete harro KAS moduko irudizko kolektiboaren parte izaten jarraitzen dutela. Gasteizen sortu zen freskagarri-enpresa mitikoa da KAS, eta azkenean PepsiCo multinazionalaren parte bihurtu zen; hain zuzen ere, haren Etxebarri-Ibiñako (Araba) lantegiak 50 urte bete berri ditu. “Jende bikainetik abiatuta produktu bikainak fabrikatzen dituen enpresa bikaina”, nabarmendu du egungo zuzendariak, Iñaki Ochoa de Aspuruk, Made in Basque Country programako mikrofonoetan. Mende erdi geroago, burbuilak arrakastatsu dira oraindik ere. Lantegi honetan 7.000 milioi KAS eta Pepsi litro ekoitzi dira beren formatu guztietan, 365.000 inguru kamioi igorri dira, eta estatuan 21 milioi pertsonak baino gehiagok hartu izan du Arabako lantegian prestatutako edariren bat.
Arabako PepsiCo lantegiko azken 50 urte hauen zer nolako balantzea egin dezakegu?
Etxebarri-Ibiña udalerrian dago kokatua, eta tokiko errotze indartsua du; izan ere, 50. hamarkadan sortu zen KAS marka du jatorria; hasieran, Zumo de Naranja el As zuen izena, dena den. Román Knörr Streiff sortzaileak –Gasteizen lehorreratutako ekintzaile alemana; enpresari-leinua sortu zuena– eman zion K izenari, bere abizenaren omenez. Halere, K letra As izenari gehitzearen ideia José María Knörren emazteari bururatu zitzaion. Románen semeetako bat zen José María, eta bera hasi zen familiak 1926tik prestatzen zituen laranja-zuku eta gaseosatik abiatuta zapore berriak probatzen. 60. hamarkadan sortu zen Bitter Kas marka ikonikoa. Knörr familiak ekarri zuen ideia Italiatik, eta espainiar merkatura egokitzeko, formula aldatu zuen Hausmann doktorearen laguntzaz. Hausmann Bartzelonako Unibertsitateko farmazialari eta katedratikoa zen, sendabelarretan aditua.
Nolako neurria zuen orduan lantegiak?
Estatu osoan 12 ontziratze-lantegi eta 1.800 langile baino gehiago izatera iritsi zen enpresa. Gamarra industriagunean zegoen egoitza, eta bertan zeuden, era berean, botilatze-lantegia eta bulegoen eraikina. 1974an, edari-lantegia Etxebarri-Ibiña Arabako udalerrira mugitu zen, eta han dago gaur egun ere. 1986urtean, Bilboko Bankua KAS taldeko enpresen zati handi baten jabe zen, baina 1988an utzi zuen Knörr Elorza familiak enpresa-taldearen akzioen kontrola behin betiko. Urte bereko urrian BBVk ia % 74en kontrola hartu zuen. 1992an, alkoholik gabeko freskagarrien Espainiako enpresarik handienak egonkor jarrai zezan, PepsiCoren jabetzakoa bihurtu zen. Mende erdi honetan 7.000 milioi KAS eta Pepsi litro ekoitzi dira beren formatu guztietan, 365.000 inguru kamioi igorri dira, eta estatuan 21 milioi pertsona baino gehiagok hartu izan du Arabako lantegian prestatzen dugun edariren bat.
Egungo lantegiaren zein irudi egin genezake?
60.000m2 inguruko azalera, 220 langile eta sei ekoizpen-lerro ditugu, 300 erreferentzia baino gehiago ekoizten dira han; tartean, eskualde mailan hain ezagunak eta maiteak diren Pepsi, KAS, Bitter KAS eta 7UP moduko edariak. Automatizazio handiko eta teknologia aurreratuko lantegia da, eta Espainiarako eta Frantziaren zati handi baterako ekoizpenaz arduratzen da.
Zerk egiten du berezi Taldearen barnean?
Gure lantegia aitzindaria da mundu mailan jasangarritasunaren arloan, eta iraunkortasunaren aldeko apustu horrengatik nabarmendu da bere ibilbidean zehar. Azken urteotan, lantegiko langileek ingurumenean duten eragina txikitzeko helburu irmoarekin egin dute lan. Aurrerapen horiei esker irabazi ditu kalitate eta ingurumen-sariak. Gainera, lantegi pilotua da teknologia berrien ezarpenean eta akreditazioetan; erreferentziazko lantegi egiten du horrek enpresarentzat. Helburu sendo horri jarraituta, energia edo uraren kontsumoa murrizteko ahaleginean ari gara lanean 2009tik. 2021ean lortu genuen mugarri garrantzitsuenetako bat, latak multzokatzeko plastikozko eraztunak kendu, eta kartoiz ordezkatu zirenean, lantegian hiru milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin eta gero. Proiektuak bi urteko iraupena izan zuen, eta makineria aldatu zuten kartoia enpresaren lata-ekoizpen ereduarekin bat etor zedin. Halaber, % 6 murriztu ziren bi litroko botilak. Urte berean, Pepsi-gama osoa % 100 birzikiklatutako plastikozko (rPET) botiletan merkaturatu genuen Arabako lantegitik; plastikoa inoiz hondakin bihurtzen ez den mundu bat eraikitzeko helburuarekin lerrokatuta, eta berreskuratze berdearen bidean. Horrela, plastiko berriaren erabilera % 74 murriztu genuen guztira edarien produktu-zorroan, eta % 40 karbono-aztarna. Gaur egun, gure edari-marka guztiak % 100 birziklatutako plastikoz ekoizten dira, tapoia eta etiketa salbu.
Beste mugarri garrantzitsu bat lehentxeago lortu zenuten, 2020an…
Hala da. 2020an urrats handia emana genuen dagoeneko % 50 birziklatutako plastikoa (rPET) ezartzeko 2L-ko botiletan KAS, 7UP eta Pepsi marketan. Edari karbonatatuen erabilerarako plastiko berri eta kalitatezko plastiko birziklatuaren arteko prezio-desberdintasuna dela eta, bi milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin behar izan zen espainiar merkatuan aldaketa gidatzeko. Guztizko inbertsioa 14 milioikoa izan zen, eta instalazioen eta makineriaren hobekuntza egin zen. % 100 birziklatutako plastikozko (tapoia eta etiketa salbu) botilen ezarpenaz geroztik, bigarren bizialdi bat eman diegu 90 milioi botila baino gehiagori; hau da, 12 milioi botila berriren ekoizpena aurreztu dugu, eta bigarren bizialdi bat eman zaio 218.000 kg plastikori. 2024ko uztailerako tapoia botilari lotzeko agindua ezartzen zuen EBko zuzentarauari aurreratu, eta 2023an jarri genuen abian tapoia loturik zuten botilen ekoizpena Pepsi, KAS eta 7UP markatan, murrizketa eta zirkulartasuna laguntzeko asmoz.
Lantegi honen erronka nagusietako bat jasangarritasunarena da… Zer esan nahi du horrek PepsiCorentzat?
PepsiCorentzat jasangarritasuna ez da soilik elementu bereizgarri bat: gure kulturaren, DNAren parte den konpromiso irmo eta soziala da. Jasangarritasuna egiten dugun guztiaren erdigunean dago. PepsiCo Positive estrategia deritzogu: gure negozioaren eraldaketa integrala –landatik abiatu, eta linealeraino– jasangarritasuna eta pertsonak erdigunean jarrita, planetarentzat eta pertsonentzat eragin positiboa sortuta. Hain zuzen ere, hurrengo urtean Etxebarri-Ibiñan (Araba) kokatutako lantegia mundu mailan zero emisio garbi izango dituen lehenbiziko PepsiCo edari-lantegia bihurtzea aurreikusten da.
Eta nola egin duzue hori lortzeko, mundu mailan lider izateko jasangarritasunean?
Arabako ekoizpen-lantegiak jasotzen zuen iturri berriztagarrietako energia jada 2015. urtetik; eta orain, energia elektrikoak gas naturala ordezkatuko du, instalazioen % 100eko elektrifikazio-helburua lortzeko, eta urtean 1.834 tona CO2-ren isurketa aurrezteko. Diziplinarteko talde batek bi urte darama programa pilotua garatzen haren ezarpena arrakastatsua izan dadin. Mugarria hurrengo urtean lortzea aurreikusten dugu, helburu hauek dituen mundu mailako bide-orrian aurrera eginda, horrela: 2030erako negutegi-efektuko gasen isurtzea % 75 murriztea operazio zuzenetan (2015 erreferentzia gisa hartuta), eta % 40 ez-zuzenetan; eta 2040rako zero emisio garbi bihurtzea. Proiektuak 5 milioi euroko inbertsioa izango du, eta 2019tik Arabako lantegian berrikuntza- eta jasangarritasun-proiektuetan inbertitutako 27 milioiri gehitu behar zaio. 27 milioi horietatik, gutxi gorabehera 4 milioi jasangarritasun-proiektuetara soilik bideratu dira: ontziratze-ekipamendu berrietarako, garraioa saihesteko gertuagoko biltegietarako edo prozesu eraginkorragoen ezarpenerako, besteak beste. Ekimena lehenbiziko industriaren deskarbonizaziorako PERTE deialdira aurkeztu dute. Espainiako Gobernuak Europako Next Generation funtsen banaketari begira sortutako berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia planaren barruan kokatzen da deialdia.