Nafarroak %7,4 hobetu du eraginkortasun energetikoa urtebetean, 2023ko Balantze Energetikoaren datuen arabera

0
MOLINOS

Mikel Irujo Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak 2023ko Nafarroako Balantze Energetikoa aurkeztu du gaur goizean; Trantsizio Energetikorako Zerbitzuak Foru Komunitateko energia-iturrien kontsumoa islatzeko egin duen txostena. Ondorio nagusien artean jasotzen duenez, Nafarroak %7,4 eraginkorragoa izatea lortu du 2023an, aurreko urtearekin alderatuta. Aurkezpenean parte hartu dute, halaber, Garbiñe Basterra Energiaren, I+G+B enpresaren eta Ekintzailetzaren zuzendari nagusiak eta Esperanza Aristu Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendariak.