Gobernu Kontseiluak Euskadiko Merkatarien Elkarteen Errolda arautzen duen Dekretua onartu du

0

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Merkatarien Elkarteen Errolda arautzen duen Dekretua onartu du gaur. Dekretuaren helburua da asoziazionismoa hobeto ezagutzea eta merkataritza-asoziazionismoa sustatzeko politika egoki bat egitea ahalbidetuko duten adierazle objektiboak lortzea.

Dekretu hau elkarte-sarearen eta merkataritza-sektorearen errealitate berrira egokitzen da, eta 1997. urteko arau bat eguneratzen du (148/1997 Dekretua, ekainaren 17koa). Arau horrek ez du aldaketa handirik izan orain arte, baina Euskadiko merkataritza-asoziazionismoari buruzko informazio eguneratua eta egiazkoa lortzeko eta merkataritza-sektorerako politika publiko eraginkorrak eta egokiak eta 2030eko Merkataritza Estrategiarekin bat datozenak egiteko oinarri izango diren adierazle zehatz batzuk izateko hobeto zehaztu beharreko zenbait alderdi detektatu ziren.

Dekretua 14 artikulutan, bi xedapen gehigarritan, xedapen iragankor batean, xedapen indargabetzaile batean eta azken xedapen batean egituratuta dago, eta honako eduki hau du:

  • artikuluak arauaren xedea ezartzen du;
  • artikuluak, berriz, Erroldaren ezaugarriak;
  • artikuluak inskriba daitezkeen elkarteak zehazten ditu;
  • , 5. eta 6. artikuluek Erroldan inskribatzeko betekizunak, eskaera eta ebazpena ezartzen dituzte, hurrenez hurren;
  • artikuluak inskripzioaren edukia aurreikusten du; 8. artikuluak inskripzio-datuen aldaketa;
  • eta 10. artikuluek Erroldan baja ematea, elkarteak berak eskatuta edo ofizioz;
  • artikuluak errolda-informazioaren publizitatea arautzen du;
  • artikuluak inskribatutako elkarteen lankidetza-betebeharra xedatzen du;
  • artikulua Merkataritza Zuzendaritzak Errolda kudeatzeko izendatu ahal izango dituen entitate laguntzaileei buruzkoa da;
  • azkenik, 14. artikuluak prozedura telematikoa eta betekizun teknikoak biltzen ditu.

Ekainaren 17ko 148/1997 Dekretuan araututako Merkatarien Elkarteen Erroldako inskripzioek eraginkortasun osoa izango dute dekretu hau indarrean jarri eta lau hilabeteko epean, eta epe hori igaro ondoren, ez dute ondoriorik izango.

Bestalde, Dekretu hau indarrean jartzean ekainaren 17ko 148/1997 Dekretuak araututako Merkatarien Elkarteen Erroldan inskribatuta dauden elkarteak errolda berrian txertatzeko, Dekretu honetan ezarritako betekizunak bete eta inskribatzeko eskaera berria aurkeztu beharko dute, 5. artikuluari jarraikiz.