Gobernu Kontseiluak gaur UNRWAko (Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia) Espainiako Batzordeari dirulaguntza zuzena emateko akordio-proposamena onartu du, Palestinako herritarren osasun-arreta babesteko, hain justu ere, Gazako Zerrendako krisi humanitarioaren barruan larrialdi-krisiari erantzuteko agentzia horrek egin duen eskariari erantzunez. Ildo beretik, laguntza bideratzeko, berme erreala eratzeko beharretik salbuestea onartu du Gobernu Kontseiluak.
Orotara, 250.000 euroko dirulaguntza izango da, arestian aipatu bezala, Gazako herritarrei osasun- eta giza-laguntza emateko eta UNRWA agentziak Palestinako herritarren osasun-arreta babesteko egin duen nazioarteko deiari erantzuteko.
Izaera humanitarioko dirulaguntza honek Gazako biztanleen osasun premiei erantzutea du helburu, eta, era berean, genozidioari nazioarteko erantzuna emateko eta Gazako Zerrendan eguneroko bizitza berreskuratu eta berreraiki ahal izateko Eusko Jaurlaritzak eta Lehendakariak daukaten konpromisoa berresten du.






