Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) egiaztatu du azken hamarkadan minbiziagatiko hilkortasun-tasa doitua, biztanleriaren hazkundea eta zahartzea kontuan hartzen dituena, %18 jaitsi dela gizonetan, eta %13 emakumeetan. Denbora-tarte horretan bertan, gaixotasun hori garatzeko arriskua %8,8 jaitsi da gizonen artean, eta %4,6, berriz, emakumeen artean. Otsailaren 4an ospatuko den Minbiziaren aurkako Munduko Eguna dela eta, Nafarroako Minbiziaren eta Hilkortasunaren Erregistroek emandako datu horiek nabarmendu ditu Osasun Departamentuak, azken hamarkadako intzidentziaren eta hilkortasunaren magnitudea eta joerak aztertu ondoren.






