
Begoña Alfaro hirugarren lehendakariorde eta Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak txalotu egin du gaur Etxebizitza Merkatu Tentsionatuko Zona izendatu diren 21 udalerrien lankidetza, plan espezifikoak garatzeko, herri bakoitzean jardun ahal izateko eta, horrela, etxebizitzaren merkatuko prezioak destentsionatzeko. Horietan, informazioa zabaltzea funtsezko alderdia da exekutatzen ari diren mekanismoek eraginkortasun handiagoa izan dezaten.





