Hondarribiko Udaltzaingoak jakin ahal izan duenez, eta Ertzaintzak berretsi dionez, hainbat herritarrek jakinarazpenak jaso dituzte, ustez udako aldian egindako arau-hausteengatik, bai Hondarribian bai Irunen.
Gutunak posta arruntez bidali dira, frankeo ordainduarekin, eta Madrilen egoitza duen abokatu-bulego baten izenean bidali izanaren itxura dute. Dirudienez, bulego horren logotipoa iruzurrez erabiltzen ari dira erreklamazioari itxura ofiziala emateko eta ustezko isuna ordainarazteko asmoz.
Udaltzaingoak gogorarazten du:
- Atzerriko administrazio-zigorrak ez dira modu horretan erreklamatzen, enpresa pribatuen bide.
- Ez da inolako ordainketarik egin behar horrelako jakinarazpenen aurrean.
Gutun horietako bat jaso duen edonork, ez dezala dirurik ordaindu eta iruzurraren biktima izanez gero jo dezala Ertzain-etxera dagokion salaketa jartzera.
Ikerketak zabalik jarraitzen du Ertzaintzaren aldetik.







