- Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak azpimarratu du helburua dela oinarri objektiboa finkatzea aurrera egiteko fenomenoa ulertu, eta gizarte eragileen eta erakundeen artean partekatutako konponbidea erdiesteko
Mikel Torres Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak iragarri du urte honen amaierarako egongo dela amaituta Euskadin aldi baterako ezintasuna aztertzeko haren sailak sustatutako azterlan “zorrotza, plurala eta teknikoki arduratsua”. Diagnostiko horren helburua da fenomeno horren kausak zehaztasunez identifikatzea, benetako inpaktua dimentsionatzea eta oinarri objektibo bat eskaintzea lan arloan elkarrizketa soziala eta erabakiak hartzea erraztuko duena.
Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko San Prudentzio Fundazioaren XXV. Kongresuaren inaugurazioan egin du Torresek iragarpena. Topaketa hori Araban eta Euskadi osoan laneko arriskuen prebentziorako erreferentziazko hitzordua da.
Haren hitzaldian, Lehendakariordeak azpimarratu du fundazio horrek eta Lan eta Enplegu Sailak eta OSALANek laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik izandako lankidetza ibilbidea, eta nabarmendu du kongresu horrek garrantzia duela lanaren egungo eta etorkizuneko erronkei buruzko gogoeta gune moduan.
Ildo horretan, Torresek gogorarazi du funtsezkoa dela, enpleguaren hazkundearen testuinguruan, enplegu horren kalitatean ere aurrera egitea. “Kantitatean enplegua sortzen den une hauetan, kalitatezko enplegua sustatzeaz arduratu behar dugu. Eta kalitatezko enplegua izateko lehen baldintza da lan segurua eta osasungarria izatea”, adierazi du.
Biltzarraren eztabaida nagusietako bat da aldi baterako ezintasunagatiko bajen ingurukoa. Fenomeno horrek garrantzi handia hartu du azken urteotan lan merkatuan, eta kezka partekatzen dute gizarte eragileek. “Enpresa erakundeek ohartarazi dute absentzia horiek eragina izan dezaketela enpresen produktibitatean edo lehiakortasunean, eta sindikatuek gogorarazi dute ezin dela hutsegite bat kriminalizatu medikoki justifikatuta dagoenean, eta ezinbestekoa dela laneko arriskuen prebentzioa indartzea”, azaldu du.
Torresek esan duenez, gai horri buruzko eztabaida publikoa zaildu egin da, denboran gehiegi, definizio argi eta partekaturik ez dagoelako, datuak sakabanatuta daudelako eta diagnostiko komunik ez dagoelako. “Askotan kontzeptu desberdinak nahasten dira —absentismoa, aldi baterako ezintasuna, baimenak edo antolaketa arazoak— eta horrek analisia desitxuratzen du eta benetan gertatzen ari dena ulertzea zailtzen du”, aditzera eman du.
Egoera horren aurrean, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak azterketa bat bultzatuko du errealitate horri ikuspegi integral batetik heltzeko. “Aldi baterako ezintasunaren argazki oso bat izan nahi dugu, ikuspegi partzialetatik urrun, ahots guztiak bilduko dituena eta irtenbide partekatuak, iraunkorrak eta ebidentzian oinarritutakoak lortzeko bidea emango diguna”, azaldu du.
Lehendakariordeak azpimarratu duenez, azterlanaren helburua da gizarte eragileen, erakundeen eta ekonomia- hunaren artean elkar ulertzeko esparru komun bat sortzen laguntzea. “Erabakiak hartzeko tresna erabilgarria izatea da helburua, bai negoziazio kolektiboan, bai politika publikoen diseinuan, eta, azken batean, Euskadiko lan baldintzak hobetzeko”, zehaztu du.
Biltzarrean, laneko arriskuen prebentziorako garrantzitsuak diren beste erronka batzuk ere jorratuko dira; hala nola, adimen artifizialak prebentzio sistemetan duen eragina. Torresen esanetan, “adimen artifizialak ahalmen handia du, baina teknologia horiek erabiltzeak lantokietan erronka eta arrisku berriak planteatzen ditu”, eta horiek “arduraz” aztertu eta kudeatu behar dira.
Era berean, 1996tik indarrean dagoen Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen erreforma prozesua aipatu du Lehendakariordeak, eta nabarmendu du prebentzio sistema eguneratzearen garrantzia, lan munduko errealitate berrietara egokitzeko. Prebentzioan sartu beharko diren eremuen artean, aipatu ditu genero ikuspegia, klima aldaketak lan baldintzetan dituen ondorioak eta arrisku psikosozialen arreta.
Torres ha concluido su intervención subrayando la importancia de espacios de encuentro como este congreso para avanzar en la construcción de entornos laborales más seguros y saludables. “En el fondo, de lo que estamos hablando es de algo muy sencillo y muy importante: de garantizar que las personas puedan desarrollar su trabajo en condiciones de seguridad, de salud y de dignidad, y de que puedan volver a su casa después de su jornada de trabajo”, ha afirmado.
Torresek, amaitzeko, balioan jarri du biltzarraren moduko topaguneen garrantzia, lan ingurune seguruago eta osasungarriagoen eraikuntzan aurrera egiteko. “Funtsean, hitz egiten ari garenari buruz oso gauza erraza eta oso garrantzitsua da: pertsonek beren lana segurtasun, osasun eta duintasun baldintzetan egin ahal izatea bermatzea, eta lanaldiaren ondoren etxera itzuli ahal izatea”, gaineratu du.






