Berrikuntza modura, aurten sormen grafikoa ere txertatuko du deialdiak: komiki eta nobela grafikoak eta album eta liburu ilustratuak
Gobernu Kontseiluak 2026ko kultur sorkuntzarako deialdiari onespena eman dio gaurko batzarrean. Aurten, berrikuntza gisa, deialdiak sormen grafikorako modalitateak ere barne hartuko ditu, orain arte aparteko deialdi espezifiko baten bidez kudeatzen zirenak.
Hala, Eusko Jaurlaritzak 646.750 euro bideratuko ditu deialdi honetara, iaz baino %5,5 gehiago. Antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika‐konposizioak, gazteei zuzendutako euskarazko testu literarioak, euskarazko ipuin eta eleberri laburrak, koreografiak, eta berrikuntza modura, komiki eta nobela grafikoetan eta album eta liburu ilustratuetan oinarritutako sormen grafikorako prozesuak babesteko izango da deialdia.
Zenbateko osoa honela banatuko da:
- 108.000 euro antzerki testuak sortzeko (12 laguntza).
- 156.000 euro gidoi zinematografikoak sortzeko (12 laguntza).
- 82.000 euro musika-konposizioak sortzeko.
- 54.000 euro gazteei zuzendutako euskarazko testu literarioak sortzeko (6 laguntza).
- 54.000 euro euskarazko ipuin eta eleberri laburrak sortzeko (6 laguntza).
- 54.000 euro koreografiak sortzeko (6 laguntza).
- 69.375 euro komiki eta nobela grafikoetarako sormen grafikorako (5 laguntza).
- 69.375 euro album eta liburu ilustratuetarako sormen grafikorako (5 laguntza).
Eskabideak aurkezteko epea
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.






