Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak parte hartu du apirilaren 20tik 24ra Bilbon egingo den Silver Film Festival jaialdiaren aurkezpen publikoan. 55+ Nazioarteko Zinemaldiak aukeratu duen gaia «Maitasuna& Sexua (adinik gabe)» da, eta bertara joaten diren pertsonek «Dorados 50», «Maspalomas»,» Mi amiga Eva», » 80 egunean «, » El placer es mío «… bezalako filmak ikusi ahal izango dituzte (proiekzioez gain, solasaldiak eta elkarrizketak ere izango dira). Silver Film Festivaleko film laburrak eta luzemetraiak proiektatuko diren agertokiei dagokienez, Guggenheim Museoa, BBK Aretoa eta Zabalguneko Eraikina nabarmentzen dira.
«Silver Film Festivalen lana ikaragarria izan da, eta zinemaldi hau erreferente bihurtu da, bai Euskadin, baita Euskaditik kanpo ere. Apurka-apurka, adinekoekin lotutako estereotipoak apurtzen doaz eta zinemak zentzu horretan egiten duen ekarpena neurtezina da» azaldu du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak. Sail bereko Ekintza Komunitariorako eta Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Zuzendaritzak Silver Fim Festival jaialdia egiten lagundu du, eta ekimen horrek 20 mila euroko dirulaguntza izenduna jaso du Eusko Jaurlaritzaren aldetik.
«Intimitate fisikoak eta emozionalak aktibo, baikor eta autoestimu osasungarriarekin mantentzen laguntzen digu. Maitasunak eta sexuak gure osasun mentalean eta fisikoan laguntzen dute, zoriontasuna, oreka eta komunitatearen kide izatearen zentzua sustatuz. Bizitzako alderdi horiek lotsagarriak direlako edo ezkutatu egin behar direlako ideia okerra baztertzeko garaia da. Aitzitik, adineko pertsonek beren emozioak eta nahiak bete-betean bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu behar dugu. Maitasuna eta sexua ez dira gazteen pribilegioak soilik, bizitzaren etapa guztietako giza existentziaren funtsezko zati bat baizik» gaineratu du Nerea Melgosak.






