Nerea Melgosa sailburuak, gaur goizean Onda Vascan eskainitako elkarrizketa batean, immigrazioaren arloan adostasunak lortzearen alde egin du. «Dezibelioak jaitsi eta titularrak alde batera utzi behar dira, ez baitituzte arazoak konpontzen, arreta handiagoa eskeini behar diogu gai honetan lan egiteari» azaldu du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Migrazio-gaietan estatu mailan nabaritzen den akordio ezaren eta sukalde-lanaren faltaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du Euskadik 20 urte daramatzala Harrerarako Euskal Ereduarekin lanean. Eredu hori erreferentea da Euskaditik kanpo ere. Era berean, Nera Melgosak Euskadik ‘Iparraldeko Muga’ -ren aitortza jaso dezala eskatu du berriro, eta Estatuan migraziorako egiturazko plan bat izateko beharra defendatu du.
Ez ohiko erregularizazioari dagokionez, Melgosak berriro erakutsi du Espainiako estatuko gobernuarekin lankidetzan aritzeko prest dagoela. «Aldaketekin behin betiko dekretua onartzen denean, aztertu egingo dugu, guk ere lagundu ahal izateko. Beharrezkoa da erregularizazio horren zain dauden etorkinek informazio argia izatea «adierazi du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Elkarrizketan aisialdiarekin, mugikorrekin, sare sozialekin eta erronka demografikoarekin lotutako gaiak ere jorratu dira.






