Nerea Melgosa: «Informazioa ez duten pertsonak erregularizazioa bideratzearen truke kobratuko dieten leku batera joatea saihestu nahi dugu, tasak izan ezik, doako prozesua da»

0

Nerea Melgosa sailburuak, gaur goizean Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, egoera irregularrean dauden etorkinen ezohiko erregularizazioari buruz gaur BOEn argitaratutako testuari buruzko lehen balorazioa egin du. «Asko espero eta nahi genuen erregularizazioa da, baina formak ez zaizkigu gustatu eta gainera eduki batzuk falta dira, aberrigabeen eta ukrainarren gaia kasurako. Kolpe hanida izan da kolektibo horientzat, eta Espainiako gobernuak azalpenak eman beharko ditu» adierazi du Nerea Melgosak. Era berean, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demokratikoko sailburuak azaldu du Segurtasun eta Migrazio Ministerioak ez dituela kontuan hartu Eusko Jaurlaritzak dekretuaren zirriborroari egindako ekarpenak. «Euskadik proposatutako prestakuntza-prozesuei eta hizkuntzari buruzko gai guztiak kanpoan geratu dira. Ez gaituzte informatuta eduki, eta gaur BOE irakurrita jakin dugu denok bezala», zehaztu du Eusko Jaurlaritzako ordezkariak.

«Erregularizazio-prozesua argi eta garbi azaltzeko Irakurketa errazeko gida berri bat lantzen ari gara eta etorkinekin lan egiten duten elkarte guztiei bidaliko diegu. Dagoeneko badugu gidaren zirriborro bat, eta gogorarazi nahi dut Eusko Jaurlaritzak gehien behar duten pertsonen alde, haientzat eta haiekin lan egiten duela. Informazioa ez duten pertsonak erregularizazioa bideratzearen truke kobratuko duten leku batera joatea saihestu nahi dugu, tasak izan ezik, doako prozesua dela gogorarazi nahi dut» azaldu du Nerea Melgosak.

Elkarrizketan beste gai batzuk jorratu dira, hala nola 2026-2029 Adineko Pertsonekiko Estrategia, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian, familia-kontziliazioa edo erlijio-aniztasuna.