Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakaria Txinako TCL Solar energia fotovoltaikoko enpresan izan da ostegun honetan, Nafarroako ordezkaritza aste honetan Txinara egiten ari den bidaia instituzionalaren baitan. Bisitaren helburua da Txinako konpainiako ordezkariekin energia berriztagarrien foro-ekosistemak duen potentziala partekatzea eta Komunitatearentzat sektore horretan aukera industrialak bilatzea.






