Osasun Departamentua buru, Nafarroako bi gaixotasun arraro neurodegeneratiboren epidemiologia aztertzen duen ikerketan

0
PARKINSONISMOS ATÍPICOS

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuak (NOU), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) lankidetzan, Nafarroako nuklear gaindiko paralisi progresiboari (PSP) eta atrofia multisistemari (AMS) buruzko azterketa epidemiologiko bat gidatu du. Bi gaixotasun horiek parkinsonismo atipikoen barruan sartzen dira, eta Parkinsonaren gaixotasunarekin sintoma berberak dituzte, nahiz eta askoz ere gutxiago diren eta bilakaera eta pronostiko desberdinak dituzten. Azterlan honek Nafarroan erregistratutako kasuei buruzko ezagutza kliniko handiagoa eskaintzen du, diagnostiko zehatzagoak eta goiztiarragoak lortzeko eta haien kausan sakontzeko oinarri gisa erabiltzeko.