Nafarroako Gobernuak urratsak ematen jarraitzen du haur eta gazteek lurraldeko politika eta zerbitzu publikoen diseinuan parte hartzea sustatzeko. Horrela, 8 eta 17 urte arteko adingabeei dei egin die beren hautagaitza aurkez dezaten Nafarroako Haur eta Nerabeen Kontseiluan parte hartzeko. Organo hori, hain zuzen ere, eztabaidatzeko eta iritziak eta proposamenak ofizialki bideratzeko sortua da. Gogoratu behar da organo horretan egiten diren eztabaiden ondorioak Foru Gobernuari helarazten zaizkiola, erabakiak hartzerakoan kontuan izan ditzan.






