Nafarroako Museoak bitxikeria eta garrantzi kultural handiko Erdi Aroko txanpon adierazgarria gehitu du bilduma numismatikora

0

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Sancho V Ramirez erregearen moneta bat eskuratu du 5.250 euroren truke. Monetak IACCA legenda du, eta munduan diru horren beste bi ale baino ez dira ezagutzen. Erosketa egiteko, Administrazio Publikoen tanteo-eskubidea erabili da, Kultura Ministerioko Ondare Historikoa Babesteko Zuzendariordetza Nagusiaren bitartez, eskumeneko organo gisa.