Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI / NABI) jardunaldi bat egingo du larunbat honetan, aro digitaleko parte-hartze politikoa aztertzeko, eztabaida publikoan ikuspegi feminista areagotzeko aukera moduan hartzen baita. Ekitaldia Iruñeko Civican Zentroan izango da, Nosotras EmakumeOn-Emakume Politikoen Foroa Programa Bateratuaren baitan. Bertara, emakumeen parte-hartze soziopolitikoaren egungo erronken gainean interesa duten herritar guztiek hurbildu ahal izango dute.






