- Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz, Morga eta Sukarrietako hainbat ordezkariek parte hartu dute gaurko topaketan.
Gernika-Lumok Basque Segurtasun Foroaren 24. saioa hartu du gaur arratsaldean. Segurtasun Sailak antolatutako lankidetza-gunea da foroa, eskualde bakoitzeko segurtasunaren egoera aztertzeko eta epe ertain eta luzera planteatzen diren erronkei buruz hausnartzeko.
Ekitaldiak Urdaibaiko 40 bat eragile instituzional, sozial eta ekonomiko bildu ditu. Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz, Morga eta Sukarrietako ordezkariek parte hartu dute topaketan. Oraingo honetan, bileran parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta inguruko udaletako ordezkariek, ertzainek eta udaltzaingoek, babes zibilak, suhiltzaileek, Osakidetzak, denda eta ostalaritza elkarteek, ikastetxeek, erretiratuek eta kirol-klubek.
Topaketan, dinamika parte-hartzaileen bidez, bertan daudenen diagnostikoak eta proposamenak jaso dira, administrazioen eta inplikatutako eragileen arteko lankidetza indartzera bideratuta, egungo eta etorkizuneko segurtasun-erronken aurrean erantzun bateratua hobetzeko, hala nola larrialdien kudeaketa, klima-aldaketaren eragina, herritarren segurtasuna, ziberdelinkuentzia, emakumeen aurkako indarkeria, trafikoa eta droga-kontsumoa, etab.
Parte-hartze prozesua Euskadi osoan
Gaurkoa Basque Segurtasun Foroaren hogeita laugarren bilera izan da, aurretik Urola Garaian, Uribe Kostan, Urola Erdian, Gasteizen, Ibaizabalen, Bidasoan, Mungialdean, Goierrin, Debagoienan, Meatzaldean, Arabako Errioxan eta Arabako Mendialdean, Oarsoaldean, Bilbon, Aiaraldean, Urola Kostan, Lea-Artibain, Ezkerraldean, Debabarrenean, Enkarterrin, Araban eta Gipuzkoan egindako saioen ondoren.
Basque Segurtasun Foroa parte-hartze prozesu bat da, segurtasunari buruzko diagnostiko partekatu bat ikuspegi integral batetik eraikitzeko. Prozesu horretan, hainbat erakundek, entitatek eta eragilek topagune bat izango dute kezkatzen dituen segurtasunarekin lotutako gaiak lantzeko: herritarren segurtasuna, larrialdi klimatikoa, mugikortasuna, ekitaldi handiak, zibersegurtasuna, larrialdiak
Basque Segurtasun Foroaren hurrengo bilera, Bizkaia maialakoa, apirilaren 29an izango da.






