Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak Lurraldebusen indarkeria sexistak prebenitzeko eta haien aurka jarduteko lehen protokoloren aurkezpena inauguratu du

0
Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak Lurraldebusen indarkeria sexistak prebenitzeko eta horien aurka jarduteko lehen protokoloaren aurkezpena inauguratu du.
Testuinguru horretan, nabarmendu du Euskotren lanean ari dela gai horren inguruko protokolo espezifiko batean, zerbitzuan gertatzen diren egoerei aurre egiteko; eta Euskal Trenbide Sarea-k, bestalde, liburu zuri bat duela, “Estatu mailan saritua izan dena eta tren-geltokien diseinuari heltzen diona”.
“Liburu honekin segurtasun-puntuen instalazioa bultzatu dugu; totem batzuk dira, disuasio-izaera dutenak, eta diseinu arkitektonikoagatik arazotsuagoak izan daitezkeen puntuetan arreta berezia jartzea bilatzen dutenak, indarkeria sexistako kasuetan berehala laguntza emateko”, azaldu du García Chuecak.
Azken finean, sailburuak adierazi duenez, helburua da garraio publikoan “irizpidez, azkartasunez eta bermez jardutea ahalbidetuko duen esparru bat izatea”.