
Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak 2027ko Kirolaren Europako Eskualdea aukeratzeaz arduratzen den Ebaluazio Batzordeari harrera egin dio, eta Nafarroak bere hautagaitza aurkeztu du, «Nafarroa, inspiratzen duen lurraldea, eraldatzen duen kirola» lelopean. Ekitaldi hori Nafarroako Jauregian egin da, ACES Europe erakundeak Foru Komunitatean egingo duen hiru eguneko bisitaren hasiera gisa.





