Eusko Jaurlaritzak merkataritza-ekintzailetzarako laguntzak onartu ditu – MerkaEkinn

0

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak merkataritza-ekintzailetzara bideratutako laguntza-programa (MerkaEkin 2026) onartu du gaur Gobernu Kontseiluan. Programa honen helburua da ekintzailetza-proiektu bideragarri eta sendo berriak bultzatzea Euskadiko merkataritza-sektorean, bi laguntzaprogramatan banatuta:

  • Negozio berri bat eratzeko orduan merkataritza-ekintzailetzan espezializatutako aholkularitzarako laguntza ekonomikoen programa bat (Merkataritza – Ekintzaile Aholkularitza)
  • Merkataritza-ekintzailetzarako, hau da, negozioa sortzeko, laguntza ekonomikoen programa bat (Merkataritza-Ekintzaile Ekin+)

Laguntzak ekintzaileentzat egongo dira eskuragarri, eta pertsona fisikoak, talde sustatzaileak, autonomoak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak eta mikroenpresa eta enpresa txikiak izan daitezke, baldin eta jarduera horiek aginduaren oinarrian jasotako merkataritza-jarduerarekin lotuta badaude eta jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan egiten bada edo bertan egitea aurreikusita badago.

Eskabideak aurkezteko epea oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2026ko irailaren 15ean amaituko da, edo, hala badagokio, horretarako ezarritako kreditua agortzen den unean. Eskabideak emateko ebazpena elkarren segidan emango da, epea amaitu arte edo kreditua agortu arte.

Laguntza-programa honek indartu egiten du Eusko Jaurlaritzak merkataritzasektorea eta kultura ekintzailea garatzeko duen konpromisoa.