Remirez lehendakariordeak Nafarroako Jauregian harrera egin die Estatu osoko parlamentuko hogei bat kontu-hartzaileri

0

Gobernuko lehen lehendakariordea, Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilaria eta bozeramailea den Javier Remirezek Nafarroako Jauregian harrera egin die erkidegoetako parlamentuetako hogei bat kontu-hartzaileri. Joan den astean, Foru Parlamentuaren egoitzan, bi lan-jardunaldi egin zituzten, haien lan-eremuko esperientziak eta erronkak partekatzeko, Espainiako Ganbera Legegileen kontu-hartzeari eta finantza-kontrolari erreparatuta.