Turismo Zuzendaritza Nagusiak berriki garatu duen estrategietako bat Nafarroako enpresa turistikoen sustapena bultzatzea izan da, produktu klubak sortuz. Erakunde horiek lankidetza publiko-pribatua errazten dute, Nafarroa helmuga turistiko lehiakor gisa aurkezteko aukera emanez. Nafarroako enpresa, elkarte eta partzuergo turistikoen lanari esker, 3 produktu klub jarri dira martxan: bizikleta bidezko turismoa, enogastronomia eta esperientzia esklusiboak (Premium).






