
Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak Iruñeko Topaketak 2026 ekitaldiaren aurkezpenean parte hartu du astearte honetan, eta kulturak manipulazioaren kontrako tresna gisa duen garrantzia gogorarazi nahi izan du. “Mundua sutan dagoela” ematen duen testuinguruan, Lehendakariak adierazi du “kultura ez dela beste aldera begiratzeko babesleku bat, aurrez aurre begiratzeko dugun tresna boteretsuena baizik”; era horretan, “manipulazioa eta egia, justizia eta abusua eta bakea eta etsipena bereizteko aukera ematen duen irizpidea elkarrekin eraikitzeko” duen gaitasuna azpimarratu du.





