
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak lan jardunaldi bat egin du gaur Ablitasen, Nafarroako hainbat eremutako udal ordezkariekin, Natura 2000 Sarean elkartutako naturagune babestuek duten zereginari buruzko gogoeta eta eztabaida gune bat irekitzeko. Hala, espazio horiek eskaintzen dituzten zerbitzu ekosistemikoen balioa aztertu da, bai eta gizarteari egiten dizkioten ekarpenak ere, besteak beste, erregulazio klimatikoari eta CO2 atzitzeari, uraren kalitateari, uholde eta suteen prebentzioari edo jolas- eta kultura-erabilerei dagokienez.





