Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 150.000 euroko hirugarren hitzarmena sinatu du, eta, horrela, Pueblos VIVID Herriak erakunde juridiko propioa izatera iritsiko da, sarea osatzen duten udalerriek bultzatuta. Elkarteak jardunaldi bat egin zuen atzo Eslaban, eta Nafarroako landa-udalerriekin batera lan egiten du, etxebizitza, zerbitzuak, parte-hartze komunitarioa edo biztanleria-galera bezalako erronkei erantzuteko gai diren proiektuak bultzatzeko.






