Nafarroako 310 ikaslek LaborESO diplomak eskuratu dituzte ikasturte honetan, 250 enpresatan bi asteko egonaldiak egin ondoren

0
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_06_11 T* El consejero Gimeno participa en el acto de entrega de los diplomas del programa LaborESO L* Educación, Sto. Domingo, Pamplona.

Nafarroako 27 ikastetxek LaborESO programan parte hartu dute 2025-2026 ikasturtean. Programa horren helburua da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleak lan-mundura goiz hurbiltzea, eta, horrela, esperientzia honek parte-hartzaileei enpresa batean bi astez egoteko aukera ematen die. Ikasturte honetan, guztira 310 ikaslek eta 85 irakaslek hartu dute parte 250 enpresatan.