- 2025ean, 5 motozale hil ziren trafiko-istripuz Euskadiko bide-sarean
Ertzaintzak, udaltzaingoekin koordinatuta, motozikleten zaintza eta kontrola indartuko du larunbat honetan, ekainaren 14an, hasiko den kanpaina baten bidez. Kanpaina hori ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburuetan egingo da, ibilgailu hori gehien erabiltzen den garaian. Kanpaina hau 2026. urterako programatu diren Trafikoa eta Garraioa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen egutegiaren parte da. Guztira 33 kanpaina egitea aurreikusten da.
Iazko udan, kontrol-kanpainen egutegi horren esparruan, Ertzaintzak 451 zaintza-operatibo egin zituen motozikletentzat. Guztira, 1.735 ibilgailu ikuskatu ziren, eta horietatik 231 salatu ziren arau-hausteren bat egiteagatik, hau da, kontrolatutako motozikleta guztien %13.
2025ean, 10 motozale hil ziren Euskadiko errepide-sarean, hau da, iaz izandako trafikoko biktima guztien %23,8. Eta, aurten, 2 motorzale hil dira.
Abiadura desegokian gidatzea da motozaleen artean istripuak izateko arrisku-faktore nagusietako bat, arauz kontrako aurreratzeekin, distrakzioekin, trebetasun-faltarekin, ekipamendu egokia ez eramatearekin edo alkohola eta drogak kontsumitzearekin batera.
Azken urteotan behera egin du hildako motozaleen kopuruak. Hala ere, kolektibo zaurgarrien artean, hori da Euskadin biktima gehien erregistratzen dituena. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, kolektibo horri zuzendutako doako ikastaroekin, bere trebetasunak hobetu eta istripuak saihestu ahal izateko.
Nabarmentzekoa da, halaber, motorren ibilgailuen kopurua handitzen ari dela urtez urte. 2024aren amaieran, Euskadin 163.682 motor zeuden erregistratuta (Bizkaian 72.663, Gipuzkoan 71.496 eta Araban 19.523).






