Ehun pertsona baino gehiagok parte hartu dute gaur goizean Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak antolatutako ‘Objetivo INTERREG POCTEFA’ deialdian programatutako proiektuen entitate bazkideentzako mintegi batean, non Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Ana Ollok irekiera-hitzaldia egin duen.
Bertan ere, Ollok Europako proiektuen azoka bat antolatuko dela iragarri du, mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak garatzeko Europako laguntza jaso duten enpresa, unibertsitate, sozietate publiko, udal eta toki entitate eta elkarte nafar guztiak bilduko dituena: «NAVARREFA 2021-2027». INTERREG POCTEFA programa europarrak finantzatutako proiektuak kapitalizatzeko ekitaldi handiena da, eta 2021eko urrian 2014-2020 aldiko proiektuekin egindakoaren antzekoa izango da.
«Mugaz gaindiko lankidetzaren emaitzak erakutsi nahi ditugu, parte hartzen duten erakundeek esperientziak trukatu ditzaten, jardunbide egokietatik ikasteko topagune bat eskaintzeaz gain; izan ere, Europaren eraikuntza tokitik eta eskualdeetatik egiten dugu, batez ere mugaldeetan gaudenok, Nafarroa osoan bezala», azaldu du Ollo lehendakariordeak bere hitzaldian.
Hori antolatzeko, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak, Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, lizitazio publiko bat du abian, eta aurkezteko epea datorren ekainaren 26an amaituko da. Hori dela eta, ekitaldiak antolatzeko interesa duten enpresa guztiek dagokion informazioa aurki dezakete Nafarroako Kontratazio Atarian.
‘Objetivo INTERREG’
Gaur goizeko mintegian, Sergio Pérez Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiak eta Iñaki Martínez de Vírgala Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) idazkari nagusiak lagunduta, Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilari Ana Ollok 100 parte-hartzaile baino gehiago zoriondu ditu (60 aurrez aurre eta besteak Internet bidez), programaren azken deialdi honetan, ‘Objetivo INTERREG’ izenekoan, beren lankidetza-proiektuak programatu dituztelako.
‘Objetivo INTERREG’ deialdia agintari publikoen gaitasun instituzionala hobetzera eta administrazio eraginkorragoa sustatzera bideratuta dago, eta honako helburu hauek ditu: lankidetza-egiturak sendotzea, mugaz gaindiko lurraldearen ezagutza hobetzea, mugako egitatetik eratorritako oztopo juridiko eta administratiboak ezabatzea eta zerbitzu publiko komunen prestazioa optimizatzea.
Bere hitzaldian, presidenteordeak bereziki zoriondu nahi izan ditu Nafarroako parte-hartzea duten hautatutako hamar proiektuak.
Zehazki, honako hauek aipatu dira: Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Mugaz Gaindiko Behatokia (OTESS), Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartea (ANEL) eta UPNA-NUP (bazkide gisa) buru dituen proiektua; DATAPASS, NASUVINSA buru duena; Euro-Institut Pyrene, UPNA-NUP buru duen proiektua; GEODATAPYR, Nafarroak PLEren (ilarako burua) eta NASTATen bidez parte hartzen duena; OISE, Nastaten partaidetzarekin; LURROLA, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua bazkide nafarra duena; SEMILLA REPV, Orekanen bidez; GET Kintoan Barna, Eugi eta Zubiri, Esteribarko Udala, Auritzeko Udala, Erroko Udala, Baztango Udala eta Luzaideko Udala egindako apustua; EuroEGTC, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen bidezkoa; eta PHYLOFLORA-PYR, IPE-CSIC (taldeburua), IBB-CSICen bidez.
243 milioi euro
2021-2027 aldirako, Interreg POCTEFA programak 243 milioi euro erabili ditu, Euskadi, Aragoi, Akitania Berria, Okzitania, Katalunia, Andorra eta Nafarroaren arteko mugaz gaindiko lankidetza-proiektuetan banatuta, norgehiagokako 5 deialditan: 1. deialdi klasikoa, AFOMEF, proiektu txikien deialdia, 2. deialdi klasikoa eta «Interreg helburua».
Nafarroako Gobernuaren 2025-2028 Kanpo Ekintzako II. Planak, 2. ardatzean, «Mugaz gaindiko Nafarroa» lan-ildoak jasotzen ditu, mugaz gaindiko Nafarroako herritarrei laguntzeko, bai eta Europako lurralde-lankidetzaren potentzial guztia aprobetxatzeko ere, Nafarroaren kokapen geografiko pribilegiatua dela eta, eta berezko izaera bat inprimatzeko Foru Komunitatea partaide duten foro eta espazioetan, bereziki Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen lehendakaritzan (2024-2026), berriki Europako Eskualdeen Batzordeak aintzatetsia, baita Pirinioetako Lan Elkarteak PLE/CTP (2025-2027) ere.
Gogoan izan behar da Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiak webgune espezifiko bat duela informazio hori guztia kontsultatzeko, bai etaaurreikusitako ekitaldiak eta programatutako proiektuak kontsultatzeko ere.






