Nafarroak CO₂ hartzeko eta erabiltzeko teknologien aldeko apustua egin du, eraldaketa zaileko emisioen %15 deskarbonizatzea azkartzeko

0

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria den Mikel Irujok Nafarroako Industria Elkartean (AIN) egindako jardunaldian parte hartu du gaur, karbono gutxiko industriarako trantsizioko erronka eta aukera nagusiak aztertzeko. Ekitaldia CO2ren Espainiako Plataforma Teknologikoak (PTECO2) bultzatu du, eta ordezkari instituzionalak, aditu teknologikoak eta Nafarroako ehuneko funtsezko enpresak bildu dira bertan, eraldaketa zaileko sektoreetan emisioak murriztearekin loturiko irtenbide teknologikoak eta estrategiak aztertzeko nahiz CO₂ (CAUC) hartzeko, garraiatzeko, geologikoki biltegiratzeko eta erabiltzeko teknologiek izan dezaketen egitekoa analizatzeko, klimaren aldetik neutroa den industria bat lortzeko bidean aurrera egitearren.