SEPARPacientes Saria lortu du BGBK duten eta fase terminalean dauden pazienteen zaintzaileek izandako esperientziari buruzko azterlanak – OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

0

Ospitaleko pneumologiako erizaintzako taldea lankidetzan aritu da Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitalearekin, eta SEPARPacientes Saria lortu du egindako komunikazio honengatik: BGBK duten eta fase terminalean dauden pazienteen zaintzaileek izandako esperientzia.

SEPARPacientes sinposioan izan zen sari-banaketa, 2026ko ekainaren 4tik 6ra Coruñan egindako Pneumologiako eta Toraxeko Kirurgiako Espainiako Elkartearen (SEPAR) Estatuko 59. Biltzarrean.

BGBKren telemonitorizazioa aurreratua” programan sartzen da saritutako lana, zeina erakundeak 2022an ezarri baitzuen, kontrolatzen zaila den disnea eta BGBK larria dituzten pazienteei telemonitorizazio bidez jarraipena egin ahal izateko. Azterlanak erdigunean jarri ditu paziente horiek etxean zaintzeko ezinbestekoak diren pertsonak: zaintzaileak, haien laguntza giltzarri baita gaixotasunaren fase aurreratuetan.

Azterlanak alderdi hauek izan ditu aztergai: asebetetze-maila, sintomen kontrolari buruzko pertzepzioa (bereziki disneari dagokionez), eta osasun-taldeak emandako arreta.

Azterlanean ateratako ondorioek nabarmendu dute BGBK fase aurreratuan duten pazienteen arretaren kalitatea bermatzeko eta zaintzaileen karga arintzeko funtsezkoa dela sintomak behar bezala kontrolatzea, bereziki disnearen kasuan.

Aintzatespen horren bidez berresten da erizaintzak eginkizun garrantzitsua duela programa berritzaileetan, hala nola “BGBKren telemonitorizazioa aurreratua” programan, eta haiei esker lortzen dela pertsonengan zentratutako arreta hurbilagoa eta humanizatuagoa izatea.