Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskoletako irakasleen eta LHko espezialisten 2.500 kontratu esleitzea ebatzi du Hezkuntza Departamentuak 2026-2027 ikasturterako

0

Hezkuntza Departamentuak ekitaldi publikoko plazen esleipen  telematikoa ebatzi du, Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako espezialisten 2.500 kontratu esleitu baititu. Eskainitako 2.532 plazetatik 32 bakarrik geratu dira bete gabe, gehienak hizkuntza-eskakizun eta behaketa espezifikoak dituztenak edo lanaldi osokoak baino txikiagoak.